Mitema

Claude Lévi-Strauss

Mitema, mitologia alorrean, mitoaren narrazioan zati txikiena, nolabait, unitatea da. Unitate hori, gainera, konstantea da, hau da, beste mitoetan ere antzeko moduan ager daiteke. Mitema hizkuntzaren beste unitateen gainean agertzen da: fonema, morfema, semema eta identifikatu daitezke, esaldi gutxi batzutan laburbiltzeko moduan.[1] Mito desberdinetan mitema antzekoak edo berdinak ager daitezke; horrek antzeko iturritik datozela adierazten du. Adibide bat Adonisen eta Osirisen mitoak izan daitezke.

  1. https://eprints.ucm.es/10789/1/20100414_Losada_Nociones.pdf

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy